Udalak bihar aurkeztuko die merkatariei herriko merkataritza indartzeko plana

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 20a, 02:00

Aurkezpena Biteri kultur etxean egingo dute 20:00etan, eta bertara animatu dituzte merkatari guztiak ´planari jarraipena herritarrek eta merkatariek eman behar diotelako`

herriko Merkataritza Indartzeko Plan Berezia prestatu dute Hernaniko Udalak eta Berriak merkatari eta ostalari elkarteak. Egindako lanaren berri emateko ordua jarri dute bihar, astelehena, arratsaldeko 20:00etan Biteri kultur etxean eta bertara gonbidatu dituzte herriko merkatari guztiak. Planaren egileek azpimarratu dute merkatariek eta herritarrek inplikatu egin behar dutela orain planak arrakasta izan dezan, eta horregatik ahalik eta jende gehiena nahi dute inguratu biharko aurkezpenera. Joan den astelehenean ere egin zen planaren aurkezpena baina merkatari asko gelditu ziren joan ezinda ordua egokia ez zelako. Horregatik jarri dute bilera ordua arratsaldeko 20:00etan, eta espero dute jende gehiago azaltzea. Merkataritza Indartzeko Plan Berezia Udalak eta Berriak elkarteak bultzatu dute; Eusko Jaurlaritzak finantzatu du diruz eta alde teknikoaz Siadeko arduratu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!