Hernanik eta Durangok bigarren garaipena nahi dute gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 20a, 02:00

klasiko bat da gaur Landaren ikusiko den errugbi partidua. Hernanik eta Durangok urteak daramazkite elkarren kontra jokatzen eta ondo ezagutzen dute batak bestea. Orain bi urte, batera igo ziren Ohorezko B mailara eta iaz hernaniarrek paper hobea egin zuten maila berrian. Aurten partidu bana irabazi eta bana galdu dute bi taldeek eta gaur helburu bat berarekin aterako dira biak zelaira. Hernaniarrak etxeko jokalariak dituzte ia denak eta aurreko partiduetako baja batzuk errekuperatu dituzte. Joxe Elosegi entrenatzailearen ustez, ´aurrean gu gara indartsuagoak eta atzean haiek. Iaz bi partiduak irabazi genizkien baina, aurten taldea indartu egin dute fitxaje berri batzuekin`. Partidu gogorra eta parekatu beraz, gaurkoa. Landaren, 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!