Latsunbetik Antziola kalerako sarbidea itxita igandera arte

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 25a, 02:00

Udaltzaingoak jakinarazi du Latsunbetik Antziola kalerako sarbide zuzena itxita egongo dela gaur goizeko 09:00etatik igande gaua bitartean, gutxienez. Itxiera Agustinetako obrekin dago lotuta eta Antziolara iristeko Argarain kalea erabili daiteke. Lurzorua nibelatu eta asfaltatuko dute bertan eta Udaltzaingoak adierazi du jabetzen dela itxierak sortaraziko dituen arazoez, baina ezinbestekoa dela kalea ixtea lan horiek egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!