BURUZ buruko bigarren Kronika Eskupilota Txapelketa iritsi da
finalaurdenetara eta gaur bi partidu jokatuko dira, Tilosetako frontoian:
Narbarte/Aranburu eta Gurrutxaga/Apezetxea. Bigarren finalaurdena datorren
larunbatean, hilaren 26an izango da eta bertan ariko dira: Iribar/Ruiz de
Galarreta eta Urdangarin/Legarreta. Partiduak arratsaldeko 16:00etatik aurrera
jokatuko dira, Tilosetako frontoian.
Txapelketa herrikoia
Kronika buruz buruko eta bikotekako txapelketa herrikoia da. Garai honetan
jokatzen da buruz burukoa eta aurten 16 pelotari aritu dira. Launa pelotariko
lau talde osatu dira eta ligaxka jokatu dute. Talde bakoitzetik 2 pelotari
sailkatu dira finalaurdenetara. Irabazleak finalean ariko dira, abenduaren 17an.