BIHAR Haurren Munduko Eguna da eta Chillida Lekuk horren inguruko egitaraua
antolatu du. Museoak azaldu du biharko egunean umeak izango direla protagonista
eta hori dela eta 18 urtetik beherakoentzat sarrera dohainik izango da goizeko
10:30etatik 15:00etara. Goizean zehar gaztetxoentzako aktibitateak antolatu
dituzte eta jakinarazi dute Unicefek haurren alde egiten duen lana azaltzen duen
materiala banatuko dela. Eltxetxuak ere egongo dira Unicefentzako dirua biltzeko.
Egitaraua
Goizeko 11:00etatik aurrera haurrentzako bixita gidatuak jarriko dituzte
dohainik, baina kopurua mugatua izango dela azaldu dute. Eguerdiko 12:00etan
txokolatada izango da eta 13:00etan, UNICEFen bideo bat botako dute: La infancia
en peligro. Haurrentzako joko bat ere prestatu dute, Begiratu eta asma ezazu:
ume bakoitzari sarrerarekin galdera batzuk emango zaizkio eskulturak ikusteko.
Erantzunen orria bete eta itzultzen dutenen artean zozketa egingo da.
Haurrentzako bixita liburu bat ere jarriko dute
Chillida Lekuren ekarpena
Bihar ospatzen da Haurren Eskubideen Hitzarmenaren urteurrena eta bertan
adierazten dira umeek dituzten eskubideak, hezkuntza jasotzeko eta gizartean
parte hartzeko.
Chillida Lekuk azaldu du bere ekarpena dela, hezkuntza erakunde gisa, gazteak
protagonista bihurtzea.
Azaldu dute urtean zehar ere antolatu dituztela ekitaldiak umeei zuzenduta:
´Chillidaren lanak abiapuntutzat hartuz berdintasuna, tolerantzia eta
elkarrizketa baloreak irakasten ditugu eta gizartean adierazteko eta parte
hartzeko tresnak ematen ditugu` azaldu du Chillida Leku museoak.