Hernanik Fortunaren kontra jokatuko du gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 19a, 02:00

Jokatutako bi partidutatik bi irabazi ditu taldeak. Partidua arratsaldeko 16:30etan da, kiroldegian.

Nesken senior taldeak partidua du gaur CD Fortuna Kirol Aukera taldearen kontra. Taldeak jokatu dituen bi partidutatik bi irabazi ditu, biak ere 3 eta 1 emaitzarekin. Gaurkoak partidu erraza behar luke, izan ere kontrario Fortuna taldeko bigarren ekipoa dute eta aurreneko taldeari irabazi egin zioten hernaniarrek. Partidua gaur arratsaldeko 16:30etan jokatuko da, kiroldegiko aurreneko pistan.
Nesken senior taldea kategoriaz jaitsi zen iazko denboraldian eta adierazitakoaren arabera aurten lasaiago dabiltza eta helburua dute denek jokatzea. Entrenatzailerik gabe ari dira entrenatzen, beraien kasa moldatuta eta oso giro ona dutela adierazi dute.

Mutilak gaur Galdakaon
Mutilen senior taldeak gaur jokatuko du Galdakaoren kontra. Arratsaldeko 16:00etan, Galdakaoko kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!