39 konpostagailu banatu dira Hernanin eta ikastaroa antolatu da erabiltzen ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 19a, 02:00

Ikastaroa konpostagailua eskuratu dutenentzat da eta asteazkenean egingo dute, arratsaldeko 18:30etan Biterin. Urtarriletik aurrera konpostagailu gehiago banatuko dituzte.

SAN Markos Mankomunitatea kanpaina egiten ari da lorategia edo baratza duten etxeetan sortutako materia organikoa konpost bihurtu eta berrerabiltzeko. Guztira 120 konpostagailu banatu dira, Hernanin 39, eta horiek erabiltzen ikasteko saioa antolatu dute datorren asteazkena, azaroaren 23rako. Zita arratsaldeko 18:30etan egin dute, Biteri kultur etxean.

Urtarriletik aurrera konpostagailu gehiago
San Markosek jakinarazi du urtarriletik aurrera konpostagailu gehiago banatuko dituztela, beste 580. Interesa duenak 943 670249 telefonora deitu dezake.
Telefono horretara deitu ezkero kanpainaren inguruko informazioa jaso ahal izango da konpostagailua lortzeko aukera izateaz gain. Konpostagailua erabiltzen ikasteko saioari buruzko informazioa ere jasoko dute eta behin ikastaroa bukatzerakoan norberak konpostatzeko gida jasoko dute interesatuek. Urrats horiek eman ondoren konpostagailua eskuratuko da. Hori guztia dohainik izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!