‘Lau bihotz’ obrak itxiko du antzerki zikloa

Kronika - Erredakzioa 2005eko azaroaren 18a

Gaur bukatuko da udazkeneko antzerki zikloa Biterin, Lau bihotz obrarekin. Antzezlana Markeliñe konpainiak sortu du eta bertan parte hartzen dute honako aktoreek: Soledad Carril, Ana Martinez, Juanjo Otero eta Paco Revueltas. Antzerkia kaleko parke batean dago girotua eta bertatik pertsonaje ezberdinak pasako dira. Antzezlana arratsaldeko 20:00etan hasiko da Biteriko areto nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!