Emanaldia 19:00etan hasiko da eta 14 pieza joko dituzte.

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 18a, 02:00

Santa Zezilia eguna datorren azaroaren 22an izango da eta horren haritik kontzertua izaten da urtero Hernaniko hainbat taldek antolatuta. 1995etik egiten da kontzertua eta aurtengoa hamaikagarrena dugu beraz. Kontzertua bihar izango da, Sandiusterrin arratsaldeko 19:00etan eta bertan parte hartuko dute Kantuz Abesbatzak, Hernani eta inguruko txistulariek, Metal boskoteak eta dantzariek. Zuzendari lanak egingo dituzte Patxi Apezetxeak eta Amaia Sasiainek. Guztira 14 obra izango dira entzungai. Azkenekoa, Xalaparta izenekoa, Ramon Muguruza hernaniarrak konposatu zuen 1929an, orduko Xalaparta elkarteari eskainia. Biharkoan korua eta guzti joko dute obra hau, Metal boskoteak lagunduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!