UDAL Euskaltegiak Barnetegia antolatu du asteburu honetarako, ostiraletik igandera. Nafarroako Beintza-Labaiengo aterpetxera joango dira hamabi lagun, hamar ikasle eta bi irakasle.
Bertan, Malerreka inguruko herrixka eta bazterrak ezagutuko dituzte. Horretaz gain, Saldiasko okindegia bisitatuko dute eta mendi ibilaldiren bat ere egingo dute, Leurtzako urtegira kasu. Aterpetxean jokoak ere izango dituzte barnetegiko ikasleek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!