Partidua bihar Durangoren kontra, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 19a, 02:00

Hernaniko errugbi taldeak partidua du bihar Landaren . Hernani zazpigarren postuan dago sailkapenean, partidu bat galdu eta bestea irabazita. Bihar Durangoren kontra jokatuko du. Durango seigarren postuan dago eta biharko partidua oso garrantzitsua dute Jose Elosegiren mutilek, bizkaitarrei aurre hartzeko. Ondo ezagutzen dute elkar bi taldeek eta joko aldetik estilo oso antzekoa dute, beraz partidu ikusgarria espero da biharkoan Landareko zelaian. Bestalde, bigarren taldeak gaur jokatuko du, Durangoren kontra honek ere, Durangon 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!