Inauterietako kartel lehiaketa martxan

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 17a, 02:00

Martxan da jadanik datorren urteko Inauterietarako kartel lehiaketa, Udalak antolatuta. Edozeinek hartu dezake parte lehiaketa honetan, eta kartelak goiburu izan behar du Hernaniko Inauteriak 2006 lema. Lana paperean edo digitalean aurkeztu daiteke. Aurkezteko epea eta saria Arduradunek jakinarazi dutenez lanak entregatzeko azken data 2006ko urtarrilaren 13a izango da, Biterin, 18:00etatik 20:00ak bitartean. Irabazlea zein den Kultur Batzordean erabakiko da, Jai Batzordearen diktamenarekin, urtarrilaren 31 baino lehen. Saria 300 euro izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!