Molotoff irratian Sahara occidental ¿hasta cuando? liburuaren aurkezpena emitituko dute gaur gaueko 21:00etatik 22:00etara. Bihar 16:00etatik 17:00etara, berriz, errepikapena izango da. Mohamed Ahmer Laabaid-ek egin zuen liburuaren aurkezpena orain bi aste Lasarten. Liburua Ahmer-ek idatzia eta AFAPREDESA elkarteak (saharako espetxeratu eta desagertuen familiarren elkartea) bultzatakoa da, mendebaldeko saharako okupazioari buruzkoa. Gakoa argitaletxeak argitaratu du eta egunotan ari dira aurkezten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!