Hiru antzezlan gaurtik ostiralera

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 16a, 02:00

GAUR hasiko da antzerki zikloa Biterin eta hiru antzezlan izango dira gaur, bihar eta etzi, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai egongo dira goizetan 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 18:00etatik 20:00etara, 3,5 eurotan.

‘Chicas bonitas, alegres maizales’ gaur
Gaurko antzezlanak bi kulturen arteko harremana kontatzen du: merkatu batean elkartuko diren barazki saltzailea eta musika saltzaile kanpotarraren artean sortzen den harreman bitxia. Agerre Teatroa da konpainia eta zuzendaria Maite Agirre. Aktoreak Arantxa Gurmendi eta Jon Gaubeka dira eta zuzeneko musika Karlos Nguema eta Freenetikek eskainiko dute.
Bihar ¡Ay Manolo! antzezlana izango da eta etzi, 4 de corazones/4 bihotz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!