Santa Barbara elkarteak urteko afaria egingo du abenduaren 3an eta izen ematea azaroaren 30a aurretik egin behar da elkartean bertan. Menua ere eman dute jakitera: arrain zopa, legatza rebozatuta, azpizuna (solomiloa) guarnizioarekin eta Adarragako brazo gitanoa; ardo, sagardo eta kafe konpletoa. Pezioa 27 euro izango da. Bestalde, elkarteko zuzendaritzak jakitera eman du bazkide bakoitzari loteriako 3 euroko partizipazioa dagokiola. Zenbakia 66.359.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!