EHNA karnet bat baino gehiago

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 15a, 02:00

Bide luzea darama Euskal Herriko Naziotasun Aitormenak. Ibilera horren hainbat lorpen utzi ditu bide bazterretan, nahiz eta oraindik asko falta den bere izen eta izan osoa lortzeko. Euskal Herriko eta euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak bermatzeko tresna bat zela genion hastapenetan. Berarekin, herritarrok euskaldun bezala definitzen gara, Euskal Herriaren naziotasun eskubidea aldarrikatzen dugun heinean. Orain arte tramitazioari eman zion lehentasuna, Hernaniko arlo eta sektore ezberdinak landu izan dira tramitazioak biderkatu asmoz. Aipatutako lorpen horiek ere eman dira Hernanin 1000 EHNAtik gora egonaz herrian. Bestalde, erabileran ere eman dira lehen urratsak. Europar zein EAEko hauteskundeetan ehundaka izan ziren hernaniarrak beraien burua euskaldun bezala aurkeztu zutenak bozka emateko unean, mehatxuak mehatxu. Ildo horretan, herri ekimenetik urrats berriak emateko unea dela uste da. Pixkanaka pixkanaka txoko guztietan EHNAren erabilera normalizatu behar dugu, komertzioetan, elkarteetan bazkide egiteko orduan, eskoletako matrikulazioetan, gasolindegietan... Bide berri hori aurkeztu eta aztertzeko, asteazkena 16, 20:15etan Biteri kultur etxean batzar ireki bat egingo da. Hernaniar guztiei gonbitea luzatu nahi diegu Bai Euskal Herriari herri ekimenetik.
Bide luzea darama Euskal Herriko Naziotasun Aitormenak. Ibilera horren hainbat lorpen utzi ditu bide bazterretan, nahiz eta oraindik asko falta den bere izen eta izan osoa lortzeko. Euskal Herriko eta euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak bermatzeko tresna bat zela genion hastapenetan. Berarekin, herritarrok euskaldun bezala definitzen gara, Euskal Herriaren naziotasun eskubidea aldarrikatzen dugun heinean. Orain arte tramitazioari eman zion lehentasuna, Hernaniko arlo eta sektore ezberdinak landu izan dira tramitazioak biderkatu asmoz. Aipatutako lorpen horiek ere eman dira Hernanin 1000 EHNAtik gora egonaz herrian. Bestalde, erabileran ere eman dira lehen urratsak. Europar zein EAEko hauteskundeetan ehundaka izan ziren hernaniarrak beraien burua euskaldun bezala aurkeztu zutenak bozka emateko unean, mehatxuak mehatxu. Ildo horretan, herri ekimenetik urrats berriak emateko unea dela uste da. Pixkanaka pixkanaka txoko guztietan EHNAren erabilera normalizatu behar dugu, komertzioetan, elkarteetan bazkide egiteko orduan, eskoletako matrikulazioetan, gasolindegietan... Bide berri hori aurkeztu eta aztertzeko, asteazkena 16, 20:15etan Biteri kultur etxean batzar ireki bat egingo da.
Hernaniar guztiei gonbitea luzatu nahi diegu Bai Euskal Herriari herri ekimenetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!