Axier-Aceitu izan dira aurtengo mus txapelketako irabazle. Bigarren, Kasko-Karlos gelditu dira; hirugarren, Cesar-Candido; eta Maxi-Eme laugarren.
Joan den larunbatean banatu zituzten sariak Etxeberriko Lagun-Artea elkartean, urteurreneko afari ondoren. Aurten ere giro ona izan da eta elkarteko kide eta ingurukoez gain, Hernaniko gainerako elkarteetako zuzendaritza kideak izan ziren afaritan, herriko elkarteetako ohiturari segiz. Sarituek txapela eta inguruko enpresek banatutako sariak izan zituzten eta txapeldunek auzotar batek tailatutako makilak ere jaso zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!