SERGIO Roman izan da Behobia-Donostia lasterketan lehen hernaniarra, atzoko
Kronikan Luis Roberto Barradas zela jarri bagenuen ere. Hernaniko Kronikak
herritarrak direnen zerrendak lortzen ditu eta zerrenda ofizialetan akatsen bat
gertatu da: 3 hernaniar Akerregi herrian sartu dituzte, eta laugarren bat
Ereñotzun, Hernani herrian sartu beharrean. Sergio Romanek denbora izugarri ona
egin du aurtengo proban, 1:09:48 hain zuzen ere.
Iriarte, Garcia eta Ibarluzea
Ez da Sergio Roman Akerregiko izenean atera duten hernaniar bakarra eta
beraz atzoko Kronikako zerrendan atera ez zen bakarra: Xabier Iriartek
1:37:21eko denbora egin zuen eta Miguel Garcia Izkok 1:39:42ko denbora egin zuen.
Ixiar Ibarluzea Igiritz, berriz, Ereñotzuren izenean atera zen eta 1:46:49ko
denbora egin zuen.