AZAROAREN 25ean da Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta zenbait ekitaldi izango dira Hernanin, Berdintasun Kontseiluak, HERNE neska taldeak eta Gazte Txokoak antolatu eta Udalak lagunduta. Ostegunean, hitzaldia izango da Biterin, 19:30etan, Mª Antonia Caro Andaluziako giza eskubideen aldeko elkarteko kide eta feministaren eskutik. Nola eman pausoak emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko da izenburua.
Egitaraua: |
Azaroak 17, Hitzaldia: ‘Nola eman pausoak emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko’. |
Azaroak 21, eskutitz lehiaketa: gaia, ‘Erasotzaileari esan’. |
Azaroak 24, tailerra: ‘Zergatik indarkeri sexista?’. |
Azaroak 25, kontzentrazioa: ‘Emakumeen aurkako indarkeriarik ez!’ lemapean. |
Azaroak 26, emakumeen armiarma sarea. |
Urtarrilak 21, autodefentsa ikastaroa. |