Lan arriskuen inguruko saioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2005eko azaroaren 15a

Konstrukzioko langileei zuzenduta, lan arriskuen prebentzioari buruzko saioa dago bihar Hernani Institutuan. Saioa Osalanek homologatua da. Bertan erakutsiko dute segurtasuna eta prebentzioaren alde langileek hartu beharreko jarrerak, besteak beste. Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte da formakuntza saioa. Informazio gehiago: 943 55 19 58 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!