ANTZERKI zikloa hiru antzezlanekin dator aurten Hernanira eta bihar izango da
lehenengoa: Chicas bonitas, alegres maizales. Agerre Teatroaren obra
honek bi kulturen arteko harremana kontatzen du. Barazki saltzaile bat eta rock-funk
musikari bat elkartuko dira merkatu berean. Bi generazio eta kultura elkartuko
dira umorezko antzezlan honetan. Zuzendaria, Maite Agirre da eta aktoreak
Arantxa Gurmendi eta Jon Gaubeka.
Beste bi antzezlan
Bestalde, ostegun eta ostiralean ere izango da antzerkia. Ostegunean Ay
Manolo! obra izango da, Tentación-Peineta teatro konpainiak eskainia.
Ostiralean, berriz, 4 de corazones/4 bihotz antzezlana izango da
Markeliñe konpainiaren eskutik.
Hiru antzezlanak Biterin izango dira, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak salgai
daude Biterin bertan, 3 eurotan, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik
20:00etara.