[ELKARRIZKETA]

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 15a, 02:00

Antzerki zikloa hiru antzezlanekin dator aurten Hernanira eta bihar izango da lehenengoa: Chicas bonitas, alegres maizales. Agerre Teatroaren obra honek bi kulturen arteko harremana kontatzen du. Barazki saltzaile bat eta rock-funk musikari bat elkartuko dira merkatu berean. Bi generazio eta kultura elkartuko dira umorezko antzezlan honetan. Zuzendaria, Maite Agirre da eta aktoreak Arantxa Gurmendi eta Jon Gaubeka. Beste bi antzezlan Bestalde, ostegun eta ostiralean ere izango da antzerkia. Ostegunean Ay Manolo! obra izango da, Tentación-Peineta teatro konpainiak eskainia. Ostiralean, berriz, 4 de corazones/4 bihotz antzezlana izango da Markeliñe konpainiaren eskutik. Hiru antzezlanak Biterin izango dira, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak salgai daude Biterin bertan, 3 eurotan, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!