Bai Euskal Herriari ekimenak ikasturte honetarako plangintza aurkeztuko du

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 14a, 02:00

Hernaniko Bai Euskal Herriari ekimenak Kronikari jakinarazi dionez, datorren asteazkenean ikasturte berrirako osatu duten plangintza aurkeztuko dute, Biterin. Bai EH-rik azaldu du orain arte EHNAren tramitazioa bultzatu dutela eta hemendik aurrera EHNAren erabilera sustatzea izango dutela baita ere helburu. Horretarako herriko dendari, elkarte eta erakundeei gonbidapena luzatuko diete. Aurkezpena 20:15etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!