Politikari kubatarrak hitzaldia emango du Alfonso Sastrerekin batera. Bihar ‘Mundutik Euskal Herrira’ zikloa hasiko da.
NATZA Kultur Elkarteak gabonak bitartean antolatu dituen ekitaldien berri eman du eta jakinarazi duenez, datorren azaroaren 24ean Ricardo Alarcon, Kubako parlamentuko presidentea izango da Hernanin, Alfonso Sastre idazlearekin batera hitzaldi bat emateko.
Gainera, bihartik hasita emanaldi ziklo bat antolatu dute Natzak eta Askapenak Antziolako Errota lokalean. Abenduan jarriko duten filme batekin eta solasaldi musikatu batekin emango dio amaiera Natzak urteari.
Alarcon eta Sastre
azaroaren 24ean Biterin
Hil honetan, azaroaren 24ean Ricardo Alarconek eta Alfonso Sastrek demokrazia parte hartzaileari buruzko hitzaldi bat emango dute Biterin, 19:30etatik aurrera. Alarcon Donostiako ASKE elkarteak antolatutako hitzaldi batean izango da lehendabizi, azaroaren 23an Koldo Mitxelenan, eta hurrengo egunean gurean izango da politikari ezagun hau. Alarconek duela gutxi argitaratu du Cuba y la lucha por la democracia eta liburu horren edukia azalduko du, besteak beste.
‘Mundutik Euskal Herrira’, brigadisten bizipenak
Natzak eta Hernaniko Askapenak aurtengo brigadistek Latinoamerikan eta Palestinan izandako bizipenen berri emango dute Munditik Euskal Herrira zikloan, dokumentalen eta diaporamen bidez. Emanaldi gehienak Natzako lokalean izango dira, baina Askapenak jakinarazi du Garin tabernan ere izango dela ekitaldirik eta Molotoff Irratian saio bereziak emitituko dituzte.
Filma eta solasaldi musikatua
Abenduaren 1ean Natzak La Haine filma jarriko du Antziolako lokalean. Filme honek zerikusi haundia du Frantziako egun hauetako istiluekin eta gizartearen bazterketa salatu nahi du Kassovitzek, egileak.
Urtea amaitzeko abenduaren 15ean Euskal Kantugintzaren historia ttikia solasaldi musikatua eskainiko dute Andoni Tolosak eta Beñardo Goietxek.
wMundutik Euskal Herrira
Natzako Errotan (Antziola 7), 19:30etan
Azaroak 15, asteartea: Dokumentala, Fusil y metralla, el pueblo no calla. Abuztuan Bolivian izandako brigadistek aurkeztua.
Azaroak 16, asteazkena: Diaporama, XIX. mendeko sozialismoa eraikitzen. Venezuelan izandako brigadisten irudiak.
Azaroak 17, osteguna: Dokumentala, El Despojo. Txileko maputxeekin izandako brigadistek aurkeztua.
Azaroak 22, asteartea: Dokumentala, Palestina Askatu, Stop the wall. Palestinan izandako brigadistek osatutako dokumentala.
Azaroak 23, asteazkena: Diaporama, Kuna Yala. Panamako Kuna Yala indigenekin izandako brigadisten irudiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!