Jose Luis Barradas eta Eva Esnaola azkarrenak

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 14a, 02:00

Esnaolak 1:24:42 egin zuen eta Barradasek 1:12:04. 123 korrikalari hernaniar iritsi ziren Donostiako helmugara.

ATZO izan zen Behobia-Donostia lasterketa ezaguna eta bertan hernaniarrek marka politak lortu dituzte. Gizonezkoetan Jose Luis Barradasek 1:12:04 egin zuen eta beraz, ezin izan du iazko denbora hautsi (Mayoz, 1:09:54); Barradas 141garren gelditu da sailkapen nagusian. Emakumeen artean berriz hernaniarrik azkarrena Eva Esnaola korrikalari beteranoa izan zen, 1:24:42 lortu zuen, iaz Izaskun Santanak egindako marka bost minutuan hobetuz. Esnaolak denbora itzela lortu zuen, 1.238 emakumeen artean hernaniarra 32garren geratu zen. 128 hernaniarrek eman dute izena aurtengo Behobian eta horietatik 123 iritsi ziren atzo helmugara. Sailkapen nagusia Sailkapen orokorrean Txema Martinez izan zen irabazle gizonezkoen artean 1:02:12 eginda. Emakumezkoetan berriz Rael Kimayo keniarrak 1:14:12 egin du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!