Gaur Biteriko areto nagusian bi zine saio izango dira: arratsaldeko 17:00etan haurrentzat Heroe a rayas jarriko dute; 19:30etan berriz, helduek Obaba pelikula ikusteko aukera izango dute. Joan den astean ere Biterin izan zen Armendarizen pelikula, baina asteburu honetan berriro jarri dute, jendearen eskaera ikusita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!