Bildu Hernanik bulego bat irekiko du herritarrei zerbitzua emateko

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 13a, 02:00

BHk abendura bitartean egingo dituen egitasmoen berri eman du. Aurrekontuei buruzko bilerak egingo dituzte herritarrekin.

BILDU Hernanik prentsaurrekoa eman zuen ostegunean eta azaldu zituen urte bukaera bitartean martxan jarriko dituen egitasmoak. Batetik asmoa du bulego bat irekitzeko herritarrei zerbitzua eman eta hartu emanak errazteko. Udal Aurrekontuei buruzko bilerak ere egingo dituzte herriko sektore ezberdinetakoekin taldeekin, eta bukatzeko azaldu zuten ´Apartheid egoera eta bazterketa gainditzearen alde lan` egingo dutela. Bulegoa ireki Bildu Hernanik jakinarazi zuen urte amaierarako bulego bat irekiko duela herritarrei zerbitzua emateko helburuarekin. ´Gogoratu behar dugu Udaletxean bulegoa ukatu egin zigutela, nahiz eta bozka gehien jasotako indarra izan` adierazi zuen BHk. Hori dela eta ´bazterketa honi aurre egiteko azkenean gure kabuz lokal bat egokitzea erabaki dugu herritarren harremana errazteko asmoz`. Udal Aurrekontuen inguruko bilerak 2006ko Udal Aurrekontuak direla eta BHk, aurreko urteetan bezala, bilerak egingo ditu sektore ezberdinetako taldeekin. Bilera hauek azaroaren bukaeran hasiko direla aurrikusi du BHk eta dei egingo diete bertan parte hartzeko auzo elkarte, kirol talde, kultur eta euskara talde eta gai sozialetan dabiltzan eragileei. Interesatuak dauden herritar guztiek ere badute aukera parte hartzeko. BH proposamen bat egingo du bilera horietan jasotakoarekin eta BHek hauteskundeetarako aurkeztu zuen programan oinarrituta. ‘Bazterketa egoera gainditu’ BHk adierazi zuen erronka nagusia dutela ‘´bazterketa egoera gainditzea` eta Udalari eskatuko diote, aurkeztuko duten mozio batean, ´bere herrikideen eskubide zibil eta politikoen aldeko apustua egiteko`. Dio ez dagoela aitzakiarik eta Azkoitian bezala 182.2 artikuluaren aplikazioa dela konponbidea, ´borondaterik baldin badago`gehitu dute. Mozioaz gain politikariekin bilerak egiteko asmoa dute eta bertan planteatuko dute mozioa plenoan tratatzea eta BHri dagozkion eserlekuak itzultzea. Akolako parkearen ‘utzikeria’ bILDU Hernanik bidalitako prentsa ohar batean salatu du Akolako Parkean dagoen ´utzikeria`. Dio, parkea Aiako Harria Parke Naturalaren barruan egon arren, zabortegia dirudiela. ´Egoerak okerrera egin du, jendeak errespeturik ez duelako batez ere, bainan Udalak ere behar zen garaian ez zituen hartu beharrezko neurriak`, azaldu du BHk. Udalari batez ere eskatu nahi diote aterpetxearen eskonbroak eta zabortegiak kentzeko eta aterpetxe berria eraikitzeko lehenbailehen. Horrekin batera beharrezkoa ikusten du BHk, jendearen sentsibilizazioan lan egitea. Akolako parkearen gainbehera pasa den udaran hasi zela dio BHk, ´burugabe batzuk aterpetxeari sua eman ziotenean, ordutik sua egiteko eskonbroak batera eta bestera zabaldu dituzte`. Horrekin batera Akolan bi bertedero daudela azaldu BHk. Udalak akatsak egin dituela dio BHk: ´aterpetxearen egoerari ez diolako konponbiderik eman, ez dituelako eskonbroak kendu eta sua egitea debekatuta egon arren jendeak lasai ederrean egin dituela`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!