Eta zer esaten dute bazkideek?

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 13a, 02:00

Galderak: 1. Zergatik egin zinen Doberako bazkide; 2. Zer ekimenetan parte hartu izan duzu. 3. Etorkizunean zertan egin behar luke indarra Doberak.

Beñi Agirre 1. Dobera sortu eta urte pare batera egin nintzen bazkide. Euskeraren aldeko ekimenetan partaide nintzen eta, bestalde, Doberan zebilen jendea lagunak nituen. 2. Idazkuntza ikastaroan ikasle aritu nintzen. Nafarroa Oinezerako autobusekin, edo loteriarekin lagundu izan dut. Hernaniko Kronikan zuzendaritzan aritu nintzen 3. Dobera behar bati erantzuteko sortu zen, batez ere euskera kalera ateratzeko eta sustatzeko. Orain egoera aldatu da, euskalgintza elkarteetan espezializazioa etorri da eta pauso bat aurrera eman beharra dago: eguneroko bizitzan euskera erabili ahal izatetik, gaztelania erabili behar ez izatera. Helburu hori begira, Doberak beste elkarteekin elkarlanean aritu eta aintzindari papera jokatu beharko luke. Marian Apezetxea 1. Dobera Euskara Elkartean sorreratik nabil. Euskaltzale talde bat bildu ginen eta Hernanin ere euskera elkarte bat sortzea erabaki genuen, beste herrietako esperientzia oinarri hartuta. 2. Egitasmo konkretuetan baino, orokorrean izan naiz Doberan laguntzailea. 3. Gaur egunean badaude egitasmo interesgarriak. Nik uste dut gakoa jendearen inplikazioan dagoela, eta arazo bera dago beste elkarte eta leku askotan. Joera orokorra da, eta horri buelta ematekotan jendeak jabetu egin behar du inplikazioa dela gakoa. Pili Alkorta 1. Akarregin hego saihesbidearekin arazoak genituen eta Kronikak ateak zabaldu zizkigun gure kezken berri emanez. Hortik etorri zen Doberari laguntza eman nahia, Kronika bidez. 2. Ez dut zuzenean egitasmoetan parte hartu izan. Laguntza ekonomikoa da. 3. Nik uste, Doberak gauza asko egiten dituela eta ondo, eta herriarentzat garrantzitsuak direnak. Zer egin behar luken? Egia esan, ez naiz jarri izan hori pentsatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!