Topaguneko zuzendariaren esanetan, euskera elkarteek eutsi egin behar diote gizarte mugimendu izateari ere, eta bazkideeen inplikazioa bilatu: «Euskalduntzea ezin liteke administrazioa eta zerbitzu enpresen eskuetan utzi» dio.
Jasone Mendizabal Euskera Elkarteen Federazioko zuzendaria da eta bere esanetan, euskera elkarteen egitasmoetan profesionalizazioa eta kalitateak izan beharko luke oinarri. Mendizabalen hitzetan, profesionalizazioak ez du borondatezko lana ukatzen, baina, garrantzitsua ikusten du bien funtzioak ondo definitzea. Gaur egunean, eta orokorrean, euskera elkarteek hor herren egiten dutela irizten dio Topaguneko zuzendariak: «borondate haundia izan arren, jendeak bizi egin behar du, etxea ordaindu behar du... eta askok beste aukera profesional batera jotzen dute. Eta aldaketa horietan indar asko joaten zaigu, eta kalitateak nozitzen du». Uste dut hor badaudela berrikusi beharreko gauzak. Elkarte batzuek horretan ari dira eta beste batzuk oso urruti dabiltza.
Kalitate hobetze aldera, euskera elkarteen arteko elkarnana ere klabea dela uste du Topaguneko zuzendariak, batez ere azpiegitura mailan, kostoak merketzeko, eta merkatuan konpetitiboagoak izateko.
Euskara elkarteek, ordea, gizarte mugimendu izaten jarraitzea ere ezinbesteko ikusten du, eta bazkideen inplikazioa bilatzea «euskalduntzea ezin da administrazioaren edo zerbitzu enpresen esku utzi». Borondatezko lana eta profesionala definitu eta uztartu egin behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!