OSTIRALEAN 26garren diapositiba lehiaketako sari banaketa izan zen, Mendiriz Mendiren eskutik. Aurten 19 parte hartzaile izan dira eta guztiei argazkiaren anpliazio bana emango die mendi elkarteak, esker onez.
Hernani gai bezala hartuta irabazle izan zen Angel Belda eta bilduma onenaren saria berriz Pedro Vilchesek eraman zuen. Beste atal bat izaten da mendi argazki onenarena, kasu honetan Maximo Pavonek irabazi zuen. Horretaz gain argazki sinpatikoenaren saria izaten da eta irabazle suertatu zen Ander Aldaregia. Sarien banaketa bukatzeko, argazki popularraren saria aukeratu zuen publikoak. Hamabost kideren artean egin zen aukeraketa hori eta Josetxo Zuzaren argazkia atera zen irabazle.
Mendiriz Mendik bere egutegian jarriko ditu Angel Belda eta Josetxo Zuzaren argazkiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!