Biteriko antzerki ziklorako sarrerak salgai izango dira astelehenetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 12a, 02:00

Biteritik jakinarazi dute datorren astean izango den antzerki ziklorako sarrerak salgai jarriko dituztela astelehenetik aurrera. Ordutegia hau izango da: goizean 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara. Antzerkiak hilaren 16, 17 eta 18an izango dira, 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!