Finaleko txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 12a, 02:00

Bertsolari txapelketako finaleko txartelak salgai daude Hernanin, Justo eta Tripontzi tabernetan eta Dobera-Kronikako lokaletan (astelehenetik ostiralera 09:00-13:00 eta 16:00-20:00). Prezioa 25 euro. Horrez gain, Dobera-Kronikan finalera joateko autobus txartelak eta bazkari txartelak ere salgai daude 12 eta 18 eurotan. Finala abenduaren 18an izango da goiz eta arratsalde, Barakaldoko BEC aretoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!