Guadamar del Seguran izan dira Jubilatu etxeko kideak urriaren 1etik 11ra. Urtero egiten dituzte egun bat baino gehiagoko pare bat eskurtsio kanpokaldera eta aurten ere egin dute bigarrena. Bidaiak arrakasta haundia izan du eta bi autobuskada, 110 lagun, joan dira bidaiara. Argazkian bi autobusetan joandako bi taldeak ageri dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!