Bi pelikula gaur eta kantu afaria bihar

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 11a, 02:00

Ereñotzuko Kultur Astearen barruan bi pelikula ikusteko aukera izango da gaur: 17:00etan, Spy Kids 2 eta 22:00etan, El Reino de los Cielos. Bihar bestalde, 17:00etan partxis lehiaketa dago eta 20:30etan, kantu afari herrikoia izango da Ur Mia elkartean (Txartelak Irrintzin eta Ur Mian daude salgai).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!