Gobernu Batzarra bildu zen atzo Udaletxean eta La Cumbreko babes ofizialeko 20 etxeetarako zozketan sartuko diren 682 hernaniarren zerrenda onartu zuten (guztira 21 etxebizitza dijoaz, baina, 1 ezinduentzako izango da). Txema Mercado etxebizitza zinegotziak Kronikari esan dionez 3.933 lagunek eskatu dute La Cumbreko etxeetan sartzea, baina, hernaniarrak edo Hernanin enpadronatuak behar dute eta 682 izan dira onartuak. Zerrendak www.hernani.net helbidean eta Udaletxeko tabloian jarriko dituzte.
Olaeta plaza eta Goiz Eguzki
Atzo onartutako puntuen artean Karabelgo Olaeta plazako obrak adjudikatzea zegoen. Otegi-Gaztañaga eraikuntzak izango da lanak egingo dituen enpresa, 724.331 euroko aurrekontuarekin.
Bestalde, Goiz Eguzki parkeko beheko pista berreskuratzeko obren lehen fasea kontratatzea ere onartu zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!