‘Tximista’ eta Josu Apezetxea final erdietara

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 21a, 02:00

‘Tximistak’ Aranburu utzi zuen kanpoan eta Apezetxeak Gurrutxaga

LAUTERDIKO Kronika txapelketak baditu bi semifinalista: Josu Narbarte Tximista, iazko txapelduna, eta Josu Apezetxea, iazko txapeldun ordea. Atzo Tximistak Joxe Angel Aranbururi irabazi zion 22-16 eta Apezetxeak Iñaki Gurrutxagari 22-12. Bi goizuetarrak, beraz, final erdietan daude eta datorren astean ikusiko dute zein bi pelotari izango dituzten kontrario. Datorren larunbatean jokatuko dira final laurdenetako beste bi partiduak: Iribar/Ruiz de Galarreta eta Urdangarin/Legarreta. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!