Gobernu Batzarra bilduko da gaur Udaletxean eta 11 gai izango dituzte eztabaidarako. Karabelgo Oleta plaza berrurbanizatzeko obrak adjudikatzea da puntuetako bat. Proposamena da Otegi-Gaztañaga eraikuntzei adjudikatzea, 724.330 euroko aurrekontuarekin. Horrez gain, La Cumbreko etxeetan sartzeko zozketarako zerrendak onartuko dira eta Goiz Eguzki parkeko pista berreskuratzeko obrak kontratatzea onartuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!