Hernaniarrak gogor entrenatzen ari dira Behobia-Donostia lasterketarako

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 10a, 02:00

Behobia-Donostia lasterketako 41garren edizioa jokatuko da datorren igandean, eta 128 hernaniar dira bertan parte hartzeko izena eman dutenak. Behobiatik Donostiarako herri lasterketak 20 kilometro ditu eta 11.500 parte hartzaile inguru izango ditu aurten. Herri lasterketa izaki, helburu desberdinak izango dituzte aurten ere parte hartzaileek: batzuek bukatzea dute helburu, beste batzuek, beren denbora hobetzea, batzuek goiko muturrean ibiltzea eta gutxi batzuk izango dira irabazteko helburuarekin irtengo direnak. Mayoz eta Santana Iaz denborarik onena egin zuten bi hernaniarrak lasterketan izango dira aurten ere. Joseba Mayoz izan zen gizonezkoetan azkarrena, 1:09:54eko denborarekin, eta Izaskun Santana emakumezkoetan, 1:30:24eko denborarekin. Hernaniarren argazkia Hernaniko Kronikak proba hasi aurretik argazkia aterako du proban parte hartuko duten hernaniarrekin: zita, 10:15etan irteera ondoko plazan (betiko lekuan).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!