BURUNTZALDEKO lan munduan euskeraren erabilera normalizatzeko planak bigarren faseari ekin dio. Atzo aurkeztu zituzten bigarren fasearen nondik norakoak, Usurbilgo Udaletxean. Bertan izan ziren Txema Mercado eta Juan Mari Iradi, Hernani eta Lasarte-Oriako euskara batzordeetako buruak, hurrenez hurren, eta Denis Elortza EMUNeko ordezkaria.
Belaunaldi berriei aukera
Mercadok azaldu zuenez lan munduan euskeraren erabilera normalizatzeko plana dela Buruntzaldeko Udalek modu bateratuan martxan dituzten 27 egitasmoetako bat. Helburua dute normalizazioa, baina Mercadoren hitzetan ´belaunaldi berriei euskaraz lan egiteko aukera emateko` asmoz ere sustatu dute plana.
Planaren lehenego fasea iaz hasi zen, EMUN kooperatibari enkargatu zitzaion eta 4 enpresak parte hartu zuten bertan (horien artean Hernaniko Selak) eta jarraipen batzorde bat osatu zen baita ere.
30 enpresei bisitak eta
dirulaguntzak
Denis Elortzak EMUNen zeregina azaldu zuen lehenik eta bigarren fasearen xehetasunak eman zituen gero. Elortzak esan zuenez iazko esperientziatik hainbat ondorio atera dituzte eta aurten neurri zuzentzaileak hartzeko asmoa dute. Alde batetik, euskera eta enpresen gaiaren inguruan komunikazioa sustatzeko hileroko boletin elektroniko bat kaleratuko dute, ga-inera web gunean informazioa sartu eta sindikatuentzat prestakuntza saioak antolatuko dituzte (dirulaguntzen berri eman, euskera plana garatzeko...).
Horretaz gain iaz bisitatu zituzten enpresa guztien artean 30 aukeratu dituzte eta horiei jarraipena egingo diete. Hasiera batean 18 izango dira bisitatuko dituzten enpresak (Hernanin: Ubis, AMR Refractarios eta Oiarso koop.) eta gero beste 12 enpresetara joango dira.
Atzoko prentsaurrekoan enpresak animatu zituzten plan honetan parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!