Santa Maria Magdalena Zaharren Egoitzak Udazkeneko jardunaldiak antolatu ditu, bihar hasi eta igandera arte. Arantzazura irteerarekin hasiko dituzte bihar aktibidadeak eta goizeko 10:30etan aterako dira Hernanitik. Ostiralean, hilaren 11n, goizeko 10:30etan toka txapelketa egingo dute eta arratsaldeko 17:00etan bingoan ariko dira. Larunbatean, arratsaldeko 17:00etan mahainguruan bilduko dira merienda berezia jateko. Igandean bukatuko dira Udazkeneko jardunaldiak, arratsaldeko 17:30etan egingo duten argazki proiekzioarekin: Magdalena festetako argazkiak eta irteeretakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!