‘Ziria’-k salatu du anbulatorioan kartel batzuk erdaraz soilik daudela

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 9a, 02:00

AZAROAREN 7an Ziriak, Anbulategian Euskarazko Erabiltzaileen Plataformak, ekintza deigarria egin zuen anbulatorioan, bertan kartel batzuk erdaraz soilik daudela salatzeko. Talde honetatik adierazi dutenez, ekainean bilera egin zuten Hernani eta Groseko anbulatorioetako arduradunekin eta diotenez bertan agindu zieten zentroetako kartelak euskaraz jarriko zituztela, baina ´oraindik kartelak erdaraz daudenez ekintza honen bidez, gure eskaera gogorarazi eta elkarlanerako gonbidapena egin nahi izan dugu`, diote. Pailazo kazetariak lanean Ziriako kideak erdi kazetari eta erdi pailazo jantzita azaldu ziren anbulatoriora, bertan, erdaraz zeuden karteletan pegatinak jarri zituzten eta esku orriak banatu zituzten jendearen artean. Horretaz gain medikuaren zain zeuden umeei goxokiak eman zizkieten eta ondoren gutun bat helarazi zioten anbulatorioko arduradunari ekintzaren zergatia azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!