KAXKO elkarteak bilera egingo du datorren astean, txotx garaian kalean sortzen diren arazoak aztertzeko. Elkarteko arduradunek esan dutenez, jadanik hasiak dira Udaletxearekin biltzen eta azaroaren 17ko bileran hainbat gai aztertuko dituzte bertara azaltzen direnen artean: tabernetako ordutegia, kaleko pixak, bidrioa...
Bilerara tabernetako ordezkari bat eta udaltzain bat joatekoak dira, azken honek azalduko du Udaltzaingoak zer neurri hartzen dituen ´jende askok ez daki udaltzainek zer egiten duten arazo horien aurrean`, diote elkartetik.
Igande arratsaldetan ere arazoak
Kaxko elkarteak nabarmendu nahi du arazoak ez direla soilik txotx garaian izaten, igande arratsaldetan eta jai egunetan jende dezente inguratzen dela Hernaniko Kaxkora eta diotenez keja asko izan dituzte bizilagunen eta merkatarien partetik.
Elkarte honek bizilagunen babesa eskatu du, izan ere ´asko keja dira, baina gero ez dira bileretara etortzen keja horiek azaltzera` diote. Bilera 19:30etan izango da lehen deialdian eta 19:45etan bigarrenean, Biterin, azaroaren 17an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!