GAUR Ongintza Zuzendaritzaren Batzordea izango da 12:00etan eta bertan, beste zenbait punturen artean, Etxez etxeko laguntza zerbitzurako Diputazioak eta EUDELek sinaturiko hitzarmena aztertuko dute.
Dirulaguntzak gehitu eta
irizpideak bateratu
Hitzarmen berriak proposatzen du, ezindurik dauden adinekoentzat (65 urtetik gorakoentzat) ematen den etxez etxeko zerbitzu sistema aldatu eta Diputazoak Udalei ematen dien dirulaguntzak haunditzea. Hitzarmena bi urterako da, bi urte barru Estatu osorako lege orokor bat ateratzeko asmoa baitago.
Hitzarmen berriarekin Gipuzkoa osoan ematen diren etxez etxeko zerbitzuen irizpideak bateratuko lirateke eta modu berean Udalei ematen zaien dirulaguntza orduko 16 eurotan jarriko lukete (gehienez ere). 2005ean Hernanin 39.000 lan ordu eskainiko dizkio Ongintzak zerbitzu honi eta horietatik 19.000 subentzionatuko lituzke Diputazioak. Ordu kopuruen kalkulua egiten dute herri bakoitzean dauden 65 urtetik gorakoen %5a aterata. Hala ere Ongintzatik adierazi dute eskaria haundiagoa dela herrian.
Araudia aldatzea
batzarraren ondoren
Etxez etxeko zerbitzuaren eskumena Udalak edo Diputazioak ote duen eztabaida aspaldikoa da; Ongintzaren ustez Diputazioak hartu beharko luke zerbitzu hori finantzatzeko ardura, Udalarentzat defizit haundia sortzen baitu. Gaurko batzarrean hitzarmena onartuko balitz ordenantza fiskalak eta pleguak aldatzeko (subkontratak dituztenen kasuan) 9 hilabeteko epea izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!