Hernani Ak irabazi eta Hernani Bk galdu

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 8a, 02:00

Asteburua gazi-gozoa izan da Hernaniko waterpolo taldeentzat. Hernani Ak jipoi galanta eman zio Easori eta 3-24 bukatu zuten partidua. Hernani Bk berriz galdu egin zuen Tximistarri taldearen kontra. Hernaniarrak Tximistarriren pare ibili ziren partidu osoan zehar baina azkeneko momentuan kontrarioek zuloa irekitzea lortu zuten eta 13-9 bukatu zen partidua etxekoen alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!