HILAREN 17an, osteguna, egunpasa polita antolatu du Jubilatu Etxeak, Bizkaiko kostaldera. Irteera honetan, Gernika, Bermeo, Bakio, Gatika eta Bilbo ezagutuko dituzte.
08:30etan Atsegindegitik
Goizean goizetik abiatuko dira Bizkaia aldera, 08:30etan egin baitute zita Atsegindegin. Lehenengo geldialdia Gernikan izango da, bertan Junta Etxea bisitatuko dute. Horren ondoren bideari ekingo diote eta Bermeo eta Bakion zehar Gatikaraino joango dira egunpasa honetan parte hartuko dutenak.
Gatikan bazkaria antolatu dute honako menuarekin: Entsalada mixtoa edo paella; kabratxo puddinga; txekor gisatua; izozki tarta; edariak eta kafea edo infusioa. Bazkalostea girotzeko dantzaldia izango dute gainera. Azkeneko bisita Bilbon izango da. Hiria eta alde zaharra ezagutuko dute, ibilbide bat eginda. 20:30ak aldera izango da itzulera.
Zozketa ostegunean
Egunpasa honetan izena emateko epea zabalik dago eta bertan apuntatzen diren guztien artean zozketa egingo dute datorren ostegunean, hilak 10, arratsaldeko 17:00etan. Irteerak 25 euro balio ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!