Enborrak errepidean, Eziago sarreran

Kronika - Erredakzioa 2005eko azaroaren 10a

Atzo goizean egur karga galdu zuen kamioi batek, Eziago poligonora sarreran, Andolako kurban. Errepidea azkar garbitu zuten eta trafikoa bideratu. Ez da toki honetan eta Eziago poligonoan kamioi batek egur karga galtzen duen lehen aldia eta dirudienez, askotan abiadurak du errua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!