MOLOTOFF irratiak osatu du programazio berria eta horren berri eman nahi izan du Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Guztira 19 saiok osatuko dute zuzeneko franja 2005-2006 denboraldian eta ekaina arte emitituko dute egunean 24 orduz, 99.2 FM sintonian.
Astelehena
Ghetto People sound. Reggae musika (20:00-21:00)
Antziplastik. Musika: Funk, rap... (21:00-22:00)
Lur azpiko ahotsak. Musika: house, broken beats.(22:00-23:00)
Asteartea
088. Musika: soul, punk... (20:00-21:00)
Gatza. Magazina. Ahots ezberdin bat. (21:00-22:00)
Sound System. Musika beltza: reggae, rap... (22:00-23:00)
Asteazkena
Afonia. Punk-rock musika (20:00-21:00).
Lasarte ohiukan. SOS. Arrazakeria, Sahara elkartasuna, ekologismoa...
(21:00-22:00)
Souns System. Musika beltza. (22:00-23:00)
Osteguna
Hablando en hiperboles. Olerkiak (19:00-20:00)
Hernani konektion. Aktualitate magazina. (21:00-22:00)
Revolutionary groovers. Musika. (21:00-22:00)
Ostirala
Ahuntzak mendian. Mendi magazina (19:00-20:00).
Ilunabarrean. Elkarrizketak... (20:00-21:00)
Let’s go. Musika (21:00-22:00)
Voces y vidas. (22:00-23:00)
Larunbata
Krokombo. Humore magazina (15:00-16:00)
Saio. Musika: rock, hardcore... (16:00-18:00).
Porrusalda. Gazte Magazina (18:00-20:00).
Orain arte egindakoaren balorazioa
Irratiko arduradunek, programazio berria aurkezteaz gain, San Joanetatik orain arte egindakoaren balorazioa ere helarazi dute. San Joanetako txosnari buruz ´giro ezin hobea` izan zela dio Molotoff-eko oharrak eta irrati honetako txosnaren zeregina nabarmendu dute: ´erreferente bilakatu da kalitatezko musika dantzagarria eta txoko atsegina bilatzen duten zaleentzat`, diote. Modu berean eskerrak eman nahi izan dizkiete txosnan parte hartu duten guztiei.
Udara atsedenerako tarte izan badute ere, uztailean Tilosetan egindako festa gogorarazi dute Molotoff-eko kideek, bertan reggae sound sistem musika eta merendola izan zuten. Udazkenean berriz hainbat saio berezi eskaini dituzte, irratia berriro ere martxan jartzeko: alde batetik Zinemaldiari buruzko saioak eta bestetik Kaiera egitasmoaren zuzeneko jarraipena.
Ikastaro teknikoa eta
lehen frogak
Zuzeneko programazio berriarekin hasi aurretik, Molotoff irratiak ikastaro tekniko bat antolatu du, bertan parte hartuko dutenek irratiaren baliabideak erabiltzen ikasi dezaten. Horretaz gain lehenengo frogak egin dituzte irratsaio bakoitzaren baldintzak neurtu eta edukiak zehazteko.
Zuzeneko emisioak eta
saio berriak
Zuzenean arituko diren 19 irratsaioen artean gehienek musika izango dute gai nagusi. Hala ere, aurtengoan izango dira beste eduki batzuk landuko dituzten irratsaioak eta ´gizarte gaiek garrantzi berezia` izango dutela adierazi dute irrati libre honetatik.
Programazioak hainbat nobedade izango ditu, horien artean lau irratsaio berri: Lasarte ohiukan: Sos (arrazakeriari, saharar herriarekin elkartasuna, ekologismoa...); Hablando en Hiperboles (olerkiak, ipuiak eta era guztietako kontakizunak); Revolutionary grooves (musikala: rap eta elektronikoa); Voces y vidas (musika biografiak). Iazko irrtsaioek ere ez dute hutsik egingo: Lur azpiko ahotsak, Hernani Konektion, Ahuntzak Mendian, Sound System...
Errepikapenak eta festa
Irratsaioen errepikapenak jartzeko asmoa ere badute, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Zentzu horretan Molotoff-en programazioa egun guztikoa dela gogorarazi dute oharrean eta norbaitek hala nahi izanez gero aukeratutako irratsaioa grabatuta eskura dezake.
Bestalde, abenduan festa bat antolatuko dute, programazio eta ikasturte berriari ongi etorria egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!