Iturriaga izan zen onena Hendaian

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 7a, 02:00

Jexux Mari Irazu 6garren gelditu zen 2 poto eginda.

Jendez gainezka zela jokatu zen atzo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Hendaian, Beltzenia pelotalekuan. Jexux Mari Irazu Hernanin bizi den larrauldarrak ez zuen bere egunik onena izan eta 6garren postuan gelditu zen. Irazuk 2 poto egin zituen saioan eta horrek puntu eta aukera asko kendu zizkion finalera begira. Iturriaga erraz Unai Iturriaga durangarra izan zen saioko onena atzo, eta lehen bertsotik erakutsi zuen nagusitasuna. Ofizio guztietan erraz eta txisparekin aritu zen eta bakarka ere atzoko hiru bertso onentsuenak bota zituen. Orokorrean bertso on asko izan zen atzoko saioan eta pelotalekuan sortu zen giroak are hobeak bihurtu zituen txalo zaparrada artean. Mendiluze igandean Hurrengo saioa datorren larunbatean jokatuko da Markinako pelotalekuan arratsaldeko 17:00etan eta igandean Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian da saioa, ordu berean. Igandean, Hernaniko bertso eskolako Aitor Mendiluzek kantatuko du. Atzoko puntuak Unai Iturriaga 774 Amaia Agirre 739,5 Jokin Uranga 731,5 Fredi Paya 719 Jon Martin 719 JM Irazu 717
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!