Udaleko Berdintasun Arloak 2. Ikerketa Beka atera du

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 7a, 02:00

‘Emakumeek Hernaniko historiari egindako ekarpena’ da gaia. Proiektua abenduaren 23a aurretik aurkeztu behar da.

Udaleko Berdintasun Arloak 2. Ikerketa Beka atera du emakumeek Hernaniko historiari egindako ekarpena aztertzeko. Beka jasoko duen lana lehiaketa bidez aukeratuko da eta interesatuek Udaletxean aurkeztu behar dituzte proiektuak, abenduaren 23a aurretik, 10 orri edo gutxiagotan. Bi helburu nagusi Beka honek bi helburu nagusi ditu Berdintasun Arlotik jakitera eman dutenez: ´Hernanin emakumezkoen eraginari buruzko datu berriak kaleratzea eta lehendik daudenak gehiago sakontzea`. Berdintasun Arloak jakitera eman du historian gehienetan ez direla emakumezkoen ekarpenak jaso, eta horregatik ezkutuan egon dela ´bizitza sozialean, ekonomikoan eta politikoan izan duten eragina`. Proiektua aurrera eraman ahal izateko 6.600 euroko laguntza izango du irabazleak eta lana lehiaketa egin ondorengo hilabeteetan egin behar du. Informazio gehiago Udaleko Berdintasun Arloan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!