Maribel San Sebastian psikologo eta irakasle izandakoak emango du.
Hernani Institutuak antolatuta hitzaldia dago bihar, astelehena, Biterin, arratsaldeko 18:30etan. Nola hezitzen ditut nire seme-alabak? Autoritate, errespeto hala arduraz? da hitzaldiaren izenburua eta Maribel San Sebastian psikologo eta irakasle ohiak emango du. Guraso eta irakasleek heziketan duten ardura, heziketan erabiltzen diren moduak, autoritatea, errespetua eta ardura, eta abar luze bat aztertuko dira heziketa egoki bat eman ahal izateko pistak emateko.
Hitzaldi ziklo baten barruan
Biharko hitzaldia hitzaldi ziklo baten barruan dago. Aurten ere Hernani Institutuak hitzaldi ziklo bat antolatzea erabaki du, zenbait gairen inguruan: familia, gaztaroa, seme-alabei eskaintzen zaizkien hezkuntza ereduak, sexualitatea, guraso eta seme-alaben arteko erlazioa, drogekiko harremanak...
Hitzaldiak Hernani Institutuko gurasoei eta interesa duen gainerako jendeari zuzenduak dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!